Itxi

Txapela irabazteko

Irujo da faboritoa eitb.com-eko erabiltzaileen ustez

Erredakzioa

Iberokoak botoen % 41 jaso ditu; % 31ren ustez, Xala izango da Lau t'erdikoaren irabazlea.

Juan Martinez de Irujo, artxikoboko irudia. Argazkia: EITB

Lau t’erdiko txapelketa faserik zirraragarrienean sartzear da. Asteburu honetan finalerdietako ligaxkaren lehen jardunaldian lehiatuko dira Aimar Olaizola, Abel Barriola, Juan Martinez de Irujo eta Yves Sallaberry "Xala". Lau gizon eta txapela bakarra.

Irujo da faborito nagusia eitb.com-ek erabiltzaileei egindako inkestaren arabera. %41en ustez Iberokoak irabaziko du. Xalak botoen %31 jaso ditu. Barriolak eta Olaizolak, ordea, %14 bakoitzak.

Oinatz Bengoetxea kostata gainditu zuen Juan Martinez de Irujok final-laurdenetako neurketan eta, bukatzean, Lau t’erdiko Txapelketan eroso jokatzen ez duela aitortu zuen.   Adierazpen interesgarriak.


Albisteak (3)