Finalerdietako ligaxka
Barriolak aurreneko puntua eskuratu du Xala 15-22 gaindituta
Erredakzioa
Pilotari nafarrak erakustaldia eman du Eibarreko Astelena pilotalekuan eta Lekuinekoak ezin izan du markagailua irauli.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Abel Barriolak Lau t’erdiko finalerdietako aurreneko puntua eskuratu du Eibarreko Astelena pilotalekuan. Buruz buruko txapelduna gainditu du Leitzako pilotariak erakustaldia emanda. Azken emaitza 15-22koa izan da.
Partida berdinduta hasi da eta bi pilotariak sendo aritu dira kantxan. Hala ere, 4-4ekoaren ostean Barriolak intentsitatea gehitu egin du eta 4-10 goitik jarri da markagailuan. Pixkanaka, Xala partidan sartu da eta Lekuinekoak 7-0eko partzial garrantzitsua eskuratu du markagailuan 12-11koa jartzeko. Abel Barriolak berriro hartu du aurrea markagailuan (12-13) eta leitzarrak erakustaldia eman du garaipena lortzeko. Azken emaitza 15-22koa izan da eta nafarroako atzelariak Martinez de Irujoren aurka jokatuko du hurrengo asteburuan.