Kargatzen...
Itxi

Aurkezpena

Asteburuan 2020ko 4 t'erdiko txapelketa hasiko da

eitb.eus

Leer en Castellano

Txapelketa Azkoitian hasiko da eta hilaren 27an jokatuko da finala Bilboko Bizkaia Frontoian. Ezkurdiak titulua defendatuko du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Joseba Ezkurdia nafarrak defendatuko du titulua 2019ko 4'erdiko txapela jantzi eta gero. Gaur goizean aurkeztuko egin da 4 t'erdiko txapelketa Bilbon eta koadroaren zozketa egin da.

12 pilotarik hartuko dute parte, Aspeko sei eta Baikoko beste sei eta final-zortzirenetako lehen neurketak Azkoitiko Gurea frontoian jokatuko dira: Artola - Peña II.a, irabazleak Ezkurdia izango du aurrean final-laurdenetan eta Elezkano II,a-Zubizarreta neurketaren garaileak Jokin Altunarekin neurtuko ditu indarrak.

Igandean, Eibarren, Irribarria-Bengoetxea VI.a eta Agirre-Peio Etxebarria partidak jokatuko dira eta irabazleak Urrutikoetxearen eta Jakaren kontra jokatuko dute, hurrenez hurren.

Final-laurdenak abenduaren 12an eta 13an jokatuko dira, finalerdiak hilaren 20an eta final handia Bilbon izango da, Buruz Buruko finala jokatuko den Bizkaia frontoian hain zuzen ere abenduaren 27an.

2020ko 4 t'erdiko txapelketaren koadroa

Final-zortzirenak (abenduak 5-6) / Final-laurdenak (abenduak 12-13)

A multzoa: Artola-Peña II.a / Ezkurdia

B multzoa: Elezkano II.a-Zubizarreta / Altuna III.a

C multzoa: Irribarria-Bengoetxea VI.a / Urrutikoetxea

D multzoa: Agirre-Etxebarria / Jaka

Finalerdiak (abenduak 20)

A vs D

B vs  C

Finala: abenduaren 27an  (Bilbo)

Albisteak (2)

Bideoak (1)