Itxi

Lesioa

Urrutikoetxeak ez ditu final-laurdenak jokatuko eta Bengoetxea finalerdietan da

eitb.eus

Mikel Urrutikoetxeak min hartu zuen Binakako Txapelketako finalean eta ez da Lau t’erdiko Txapelketa jokatzeko prest egongo. Arauei jarraituz, Oinatz Bengoetxeak aurrera egingo du.

Mikel Urrutikoetxea, pilotakada jotzen Binakako Txapelketako finalean. Argazkia: EFE

Mikel Urrutikoetxeak ez du parte hartuko Lau t'erdiko Txapelketan.  Zaratamoko (Bizkaia) pilotariak min hartu zuen asteartean jokatu zen Binakako Txapelketako finalean. Medikuarekin egon eta lesioa aztertu ostean, asteburuan ez jokatzea erabaki du.

Ondorioz, Urrutikoetxeak aurkari zuen Oinatz Bengotxea finalerdietarako sailkatu da, txapelketaren arauei jarraituz, aurten ez baita ordezkorik egongo pilotariren bat lesionatzen bada.

Elezkano - Altuna partida, larunbatean

Gainera, igandean jokatzekoa zen Danel Elezkano – Jokin Altuna final-laurdenetako neurketa larunbatean jokatuko da Urrutikoetxea – Bengoetxea VI.a partidaren ordez. Norgehiagoka zuzenean jarraitu ahalko duzu ETB1en eta eitb.eus webgunean.

Albisteak (3)