Itxi

22-18 Barriolari

Olaizolak bere ezker eskuko hatz luzean hartu zuen mina

Erredakzioa

Kolpea jaso zuen Barriolaren sake bat eramaten saiatu zenean, baina partidaren amaieran baikor agertu zen eta finala 27an jokatu nahi duela azpimarratu zuen.

Aimar Olaizola. Argazkia: EFE

Garaipen handia lortu zuen atzo Aimar Olaizolak 22-18 markagailuarekin Abel Barriola mendean hartuta. Goizuetakoak Lau t’erdiko txapelketako finalerako txartela eskuratu zuen horrela. Neurketa horretan Juan Martinez de Irujoren aurka neurtu beharko ditu indarrak.

Aimarrek min hartu zuen bere ezker eskuko hatz luzean Barriolaren sake bat eramaten saiatu zenean. Itxaron beharko da lesioaren garrantzia jakin ahal izateko eta partida atzeratzea eskatuko duen edo ez. Dena den, baikor agertu zen Aimar partidaren amaneran eta 27an jokatu nahi duela azpimarratu zuen.

Bestalde, bigarren mailako finala Lemunok eta Aitor Mendizabalek jokatuko dute.


Albisteak (1)

Bideoak (1)