Itxi

Fisura du

Aimar Olaizolaren hatzamarra da gakoa

Erredakzioa

Ostegunean edo ostiralean entrenamendua egingo du eta egun horretan erabakiko du atzerapena eskatu beharko duen edo ez. Aimarrek 27an jokatu nahi du.

Aimar Olaizola. Argazkia: EITB

Aimar Olaizolak ez du Lau t'erdiko Txapelketaren finala atzeratu nahi. Goizuetakoak fisura du ezker eskuko hirugarren atzamarrean. Ostegunean edo ostiralean babes batekin entrenatuko da, horrekin arituz gero, mina sentituko duen jakiteko eta egun horretan erabakiko du jokatzeko moduan dagoen edo ez.

Minik ez badu, Olaizolak ez du finala atzeratuko eta aurreikusitako datan jokatuko litzateke, hau da, azaroaren 27an. Entrenamenduaren ostean ondoezik sentitzen badu, ostera, finala atzeratzea eskatuko luke.

Asteartean Miribillan entrenatu zen Juan Martinez de Irujo eta ez lukeela partida beranduago jokatzeko arazorik izango adierazi zuen.


Albisteak (3)