Itxi

Astebete atzeratu dute finala

Lau t'erdiko finala abenduaren 4ra atzeratuta

ERREDAKZIOA

Enpresen Ligako epaile bakarrak Aimar Olaizolaren eskaera onartu eta Lau t'erdiko finala aste bat atzeratzea erabaki du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Aimar Olaizolak ez zuen Lau t'erdiko Txapelketaren finala atzeratu nahi. Baina azkenean, Goizuetakoak atzeratzeko eskaera egin behar izan du ezker eskuko hirugarren atzamarreko fisurak okerrera egin baitu. Lesioaren bilakaera eta mina sentitzen duela ikusita finala atzeratzea eskatu du.

Beharrezko informazio medikua igorri ondoren eta araudiak dioena kontuan izanda, Enpresen Ligako epaile bakarrak pelotariaren eskarera onartu eta Lau t’erdiko Txapelketako finala abenduaren 4ra atzeratu du.

Astean zehar Juan Martinez de Irujok adierazi du ez lukeela partida beranduago jokatzeko arazorik izango.

Erreserbatutako sarrerak 24an bildu ahal izango dira Bizkaia pilotalekuan, 12:00etatik 13:30etara eta Labriten, 19:00etatik 20:00etara.

Albisteak (2)

Bideoak (1)