Itxi

Atzerapen berri bat

Finala abenduaren 11ra arte atzeratu dute

Erredakzioa

18an jokatzeko aukera ere dago, itxaron beharko da. Enpresak akordio batera heldu dira eta Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok hilaren 11n neurtuko dituzte indarrak.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lau t'erdikoaren finala abenduaren 11ra arte atzeratzea erabaki dute enpresek. Txapelketaren araudiak ezartzen duen epea abenduaren 4a den arren, enpresek atzerapen berri bat egin dute eta finala ez da asteburu honetan jokatuko.

Bizkaiko Foru Aldundiaren bidez ezagutu da albistea. Bizkaia Txapelketa urtarrilan jokatuko dela jakinarazi du Aldundiak, horrela, finala jokatzea erraztuz.

Beraz, abenduaren 11n neurtuko dituzte indarrak Aimarrek eta Irujok. 18an ere joka daiteke, itxaron beharko da. Enpresetan, oraingoz, isiltasuna da nagusi.

Olaizolak Barriolaren aurka hartu zuen mina, finalerdietako neurketan. Hasiera batean azaroaren 27an jokatzeko prest agertu zen, baina mina sentitzen zuela ikusita finala atzeratzea eskatu zuen. Partida handia jokatzeko data berria abenduaren 11 da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)