Olaizola-Irujo final handia
Aimar Olaizola, konfiantzarekin eta sentzazio onekin
Erredakzioa
Igandeko finala prestatzeko Bizkaia pilotalekuan aritu da Goziuetako pilotaria. Beldur gutxiagorekin entrenatu dela adierazi du Olaizolak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Miribillako Bizkaia pilotalekuan aritu da Aimar Olaizola Martinez de Irujoren aurka jokatuko duen igandeko Lau t’erdiko finala prestatzen. Goizuetako aurrelariak Mikel Olaetxea izan du laguntzaile eta sentzazioak onak izan direla onartu du prentsaurrekoan.
"Denbora gehiago behar nuen kantxan beldurra kentzeko" adierazi du pilotari nafarrak. 2Sentzazioak onak izan dira eta konfiantza gehiagorekin nago. Sei egun aurretik ditut beldurra guztiz kentzeko2 esan du Aimar Olaizolak.
Goizuetako pilotariak finala abenduaren 4ra atzeratzea eskatu zuen ezker eskuko atzamerreko lesioa zela eta, baina pasa den astean minak jarraitzen zuen eta finala abenduaren 11ra, igandera, atzeratu behar izan da.