Itxi

EMakume Master Cup

Aldai, Lau t'erdiko txapeldun

A. B. E. | EITB Media

Leer en Castellano

Amaia Aldai da 2022ko Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko txapelduna. Dimakoak mendean hartu du Olatz Arrizabalaga finalean, 22-15eko emaitzarekin, eta bigarrenez jarraian jantzi du 'kaiolako' txapela.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Amaia Aldai da 2022ko Emakume Master Cupeko Lau t'erdiko txapelduna. Dimako (Bizkaia) pilotariak garaipena lortu du finalean Olatz Arrizabalagaren aurka, 22-15eko emaitzarekin, Zornotzan.

Aldaik bigarrenez jarraian jantzi du Lau t'erdiko txapela. Iaz ere, 2021ean, txapeldun izan zen Arrillaga mendean hartuta (22-14).

Finaleko lehen tantoa Olatz Arrizabalagak bereganatu du (0-1), baina jarraian erantzun du Amaia Aldaik sei tanto jarraian eginda (6-1). Ondoren, Arrizabalagak desabantaila murriztu du, bi tantora gerturatuta (7-5). Norgehiagokako momentu horietan parekotasuna izan da nagusi, eta Arrizabalaga tanto bakarrera kokatu da (8-7). Hala ere, Aldaik aurkariaren bolada ona mozten jakin du, lan erdietara hiru tantoko errentarekin eskuratuta (11-8).

Geroago, abantaila handitu du Amaia Aldaik (15-10); Olatz Arrizabalagak, ordea, ez du etsi eta berriz sartu da partidan (15-13).

Parekatuta iritsi da neurketa txanpa erabakigarrira. Orduan atera du bere joko onena Amaia Aldaik: Dimakoak orduan atera du bere joko onena, zuloa ireki du markagailuan, garaipena bideratuz (21-14).

Arrizabalaga azkeneraino saiatu da, baina ezin izan du asko gehiago egin aurkariak azken tantoetan eman duen maila onaren aurrean. Amaieran, Amaia Aldai nagusi (22-15).

Albisteak (1)

Bideoak (1)