Itxi

Promozio Mailako Lau t'erdikoa

2023ko Promozio Mailako Lau t'erdikoa ostiralean hasiko da, Atarrabian eta Agoitzen

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zortzi pilotari lehiatuko dira txapelaren bila: Aspek Exposito, Gaskue, Mata eta Egiguren V.a izango ditu; Baikok, Eskiroz, Alberdi, Alberdi II.a eta Zubizarreta III.a. Txapelketak final-laurdenetako ligaxka izango du (hilaren 6an ekingo diote horri), eta finala azaroaren 11n jokatuko dute.

Your browser doesn’t support HTML5 video

2023ko Promozio Mailako Lau t'erdikoa ostiralean hasiko da, urriaren 6an, Atarrabian eta Agoitzen; izan ere, partida bat jokatuko dute Nafarroako bi herri horietan  (Atarrabiako jaialdia 19:00etan hasiko da, eta Agoizkoa, ordea, 21:15ean). Zortzi pilotari lehiatuko dira txapelketan ondorengo asteetan, azaroaren 11n jokatuko duten finalean tokia izatea eta, bereziki, txapela eskuratzea helburu.

Baiko eta Aspe enpresek launa pilotari izango dituzte: Aspek Hodei Exposito, Andoni Gaskue, Unai Mata eta Julen Egiguren hautatu ditu; Baikok, Iosu Eskiroz, Jon Alberdi, Unai Alberdi eta Iraitz Zubizarreta. Zortziak bi multzotan banatu dituzte final-laurdenetako ligaxkarako, eta ligaxkako aurreneko jardunaldia asteburu honetan jokatuko dute.

A MULTZOA

Alberdi II.a

Eskiroz

Exposito

Gaskue

B MULTZOA

Alberdi

Egiguren V.a

Mata

Zubizarreta III.a

FINAL-LAURDENETAKO LIGAXKA

1. jardunaldia

Urriaren 6an (ostirala)

Atarrabian, Egiguren V.a-Mata

Agoitzen, Alberdi-Zubizarreta III.a

Urriaren 7an (larunbata)

Laudion, Eskiroz-Alberdi II.a

Urriaren 8an (igandea)

Tolosan, Gaskue-Exposito

2. jardunaldia

Urriaren 12an (osteguna)

Sorian, Eskiroz, A multzoko beste pilotari baten aurka

Urriaren 13an (ostirala)

Amezketan, Mata, B multzoko beste pilotari baten aurka, eta B multzoko beste partida bat

Urriaren 14an (larunbata)

Bilbon, A multzoko partida bat

3. jardunaldia

Urriaren 20an (ostirala)

Altsasun, B multzoko bi partida

Urriaren 21ean (larunbata)

Tafallan, A multzoko partida bat

Urriaren 22an (igandea)

Eibarren, A multzoko partida bat

Finalaurrekoak azaroaren 1ean eta 3an jokatuko dituzte

FINALERDIAK

Azaroaren 1ean (asteazkena)

Berrizen, A multzoko lehenengoa B multzoko bigarrenaren aurka

Azaroaren 3an (ostirala)

Oraindik zehaztu gabe dagoen pilotaleku batean, A multzoko bigarrena B multzoko lehenengoaren aurka

2023ko Lau t'erdikoaren final handia azaroaren 11n jokatuko dute, larunbatez, oraindik zehaztu ez duten pilotaleku batean.

Albisteak (1)

Bideoak (1)