Itxi

Salaberriaren aurka

Dariok Lau t'erdiko Txapelketako atariko kanporaketa jokatuko duela baieztatu du

EITB Media

Leer en Castellano

Errioxako pilotariaren parte-hartzea zalantzan egon da. Ezkaraikoak eskuak minduta zituen, eta ez zekien Salaberriaren kontrako Asperen atariko kanporaketa jokatu ahalko zuen ala ez. Azkenean, jokatzea erabaki du.

Dario, Rezustarekin, San Mateoetako atariko partida irabazi ostean. Argazkia: EITB Media

Dario Gomezek baieztatu egin du jokatu egingo duela Iker Salaberriaren aurkako Lau t'erdiko Txapelketako atariko kanporaketa, Ezkarain (Errioxa), urriaren 5ean.

Ezkaraiko pilotariaren parte-hartzea kolokan zegoen, Errioxako pilotaria eskuetako minarekin ibili baita azken egunetan. Dariok San Mateo Feria utzi behar izan zuen, eskuetan min hartuta zegoelako.

Hala ere, Dariok proba egin zuen urriaren 2an, asteazkenean, Ezkarai bere herriko pilotalekuan, larunbatean jokatu ala ez erabakitzeko. Proba sentsazio onarekin amaituta, urriaren 5ean jokatu egingo duela erabaki zuen.

Albisteak (3)