Itxi

Lau t'erdikoa

Agirre Lau t'erdiko Serie B Txapelketako finalaurrekotik kanpo, giharretako haustura baten ondorioz

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Ander Muruak ordezkatuko du pilotari nafarra Bakaikoaren aurkako partidan, ostiral honetan, Legution.

Asier Agirre pilotaria. Argazkia: Baiko

Asier Agirre pilotariak ezingo du 4 t'erdiko Serie B Txapelketako finalaurrekoa jokatu, giharretako haustura bat dela eta, Baikok asteazken honetan ohar batean jakinarazi duenez. Enpresak zehaztutakoaren arabera, aurrelari nafarrari egindako probek eskuin hankako soleoan haustura duela erakutsi dute. Hala, fisioterapia tratamendua hasiko du.

Ander Murua izango da Agirreren ordezkoa ostiral honetan Bakaikoaren kontrako finalaurrekoan, Legution. Beste finalaurrekoan, Egiguren V.a eta Larrazabal izango dira aurrez aurre. Txapelketaren finala azaroaren 16an izango da, Iruñean, Labrit frontoian.