Itxi

Finalerdia

Lasok Altuna gainditu du eta txapelduna finaletik kanpo geratu da azken bederatzi urteetan lehen aldiz (14-22)

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Nafarrak partida biribila egin du, eta bera izango da Peio Etxeberriaren aurkaria azaroaren 24an Bilbon jokatuko den final handian.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Unai Lasok 14-22 gainditu du Jokin Altuna Lau t'erdiko Txapelketako bigarren finalaurrekoan. Ondorioz, Bizkarretako pilotaria izango da Peio Etxeberriaren aurkaria Bilbon, Bizkaia pilotalekuan azaroaren 24an jokatuko den finalean.

Lasok ezustean harrapatu du egungo txapelduna. Partida hasi eta berehala, 0 eta 4 aurreratu da markagailuan. Altuna deseroso egon da Astelenako kantxan, urduri, eta ezin izan dio eutsi Lasok ezarritako erritmo biziari. Nafarra bikain aritu da sakean, eta 8 eta 6koaren ostean, zuloa egiten hasi da markagailuan. Alderik handiena 10 tantokoa izan da (10-20).

Azken txanpan, amezketarrak emaitza apur bat itxuratu du, lau tanto jarraian eginda Baikoko pilotariak partida amaitu aurretik (22-14)

Finalerako lehen txartela Peio Etxeberriak eskuratu zuen larunbatean, Erik Jakari 6-22 irabazita. Zenoztarrak 22 tanto jarraian egin zituen 6-0 galtzen hasi ostean. Etxeberriak bigarrenez jarraian jokatuko du finala.

2024ko Lau t'erdiko Txapelketak nafarren arteko finala izango du.

Albisteak (1)

Bideoak (4)