Azken orduko baja
Jokin Altunak ez du 3. eta 4. posturako partida jokatuko, ukondoan duen lesioa baten ondorioz
EITB MEDIA
Bere lekua Aitor Elordik beteko du. Tolosarra izango da Erik Jakaren aurkaria, arratsaldean, Zumarragan, jokatuko den partidan. Neurketa zuzenean emango dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.
Jokin Altunak ez du Lau t'erdiko Txapelketako 3. eta 4. posturako partida jokatuko. Esku Pilota Enpresen Ligak igande goizean aditzera eman duenaren arabera, Altunak infekzio batek eragindako inflamazioa du eskuineko ukondoan, eta, ondorioz, ez dago jokatzeko moduan.
Aitor Elordi bizkaitarrak beteko du Amezketako pilotariaren lekua, Erik Jakaren aurka Zumarragako pilotalekuan jokatu beharreko partidan. Jaialdian 17:00etan hasiko da, eta zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek.