Itxi

Final-laurdenetako ligaxka

Irujok landutako garaipena lortu du Retegi BIren aurka (22-18)

Erredakzioa

Iberokoak garaipen erosoa lortuko zuela ematen zuen arren (10-1 aurreratu da), partidari buelta eman dio Retegik eta Irujok den-dena eman behar izan du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Juan Martinez de Irujok aurreneko puntua eskuratu du Lau 'terdikoaren final-laurdenetako ligaxkan, Julen Retegi 22-18ko markagailuarekin mendean hartuta. Norgehiagoka Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu dute.


Irujok erraz irabaziko zuela zirudien arren (10-1eko partzialarekin hasi du), minutu gutxitan partidari buelta eman dio Retegi Bik eta markagailaun berdinketa ezarri du (15-15).

Iberokoaren akatsek eta Julenen sakeek emozio eman diote neurketari. Retegi estreinakoz jarri da markagailuan aurretik (15-16), eta Irujo den-dena ematera behartu du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)