Itxi

Santanape pilotalekuan

Pablo Berasaluzek ezustekoa eman du Abel Barriolaren aurka

Erredakzioa

Bizkaitarrak 11-22 irabazi du Gernikako Santanape pilotalekuan, eta final-laurdenetako ligaxkako aurreneko puntua lortu du. Barriola ezinean aritu da kantxan eta sailkatzea aldapa gora jari zaio.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Berasaluzek Barriolaren aurka garaipen oso garrantzitsua lortu du Gernikan (11-22), eta Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkan aurreneko puntua eskuratu du.

Barriola aurreneko tantoetan nagusi izan da, baina Bizkaiko pilotariak 0-5eko partizal bikaina lortu du (3-7). Berasaluze VIII.a erasokor egon da Gernikako Santanape pilotalekuan, eta markagailuko aldea aise handi du (4-11).

Abel Barriola ezinean aritu da, eta Pablo Berasaluzek 5-14koa jarri du markagailuan. Asegarceko pilotaria oso eroso egon da kantxan, eta sakea ederki aprobetxatu du Barriola min handia egiteko (5-20). Leitzako atzelariak 0-6ko partizal garrantzitsua lortu du markagailuan 11-20koa etarrita, baina garaipena Berasaluzek eskuratu du (11-22).


Albisteak (2)

Bideoak (1)