Itxi

Final-laurdenetako ligaxka

Bigarren jardunaldiko pilotalekuak eta ordutegiak

Erredakzioa

ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute igandeko Barriola-Retegi Bi norgehiagoka, Bilboko Bizkaia pilotalekutik.

Bizkaia pilotalekua. Argazkia: EFE

Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako bigarren jardunaldian, aurreneko jardunaldiko irabazleak alde batetik eta galtxaileak bestetik nor baino nor gehiago arituko dira.

Ostiralean, azaroaren 2an, Xala-Bengoetxea neurketa Leitzan, 20:00etan.

Larunbatean, azaroaren 3an, Berasaluze VIII-Martinez de Irujo Iruñeko Labrit pilotalekuan, arratsaldeko 16:45ean.

Igandean, azaroaren 4an, Barriola-Retegi II Bilboko Bizkaia pilotalekuan. ETB-1ek eta eitb.com-ek zuzenean eskainiko dute neurketa 17:00etatik aurrera.

Astelehenean, azaroaren 5ean, Olaizola II-Arretxe II Tolosako Beotibar pilotalekuan.

Albisteak (2)