Lehen puntua
Sailkapena final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldia jokatuta
Erredakzioa
Asteburu honetan finalerdietarako txartela bi izango dira jokoan: A multzoan, Bengoetxea VI.a eta Arretxe II.a arituko dira nor baino nor, eta B multzoan, Irujo eta Barriola.
Aimar Olaizola eta Pablo Berasaluze Lau t’erdikoaren finalerdietarako sailkatuta daude dagoeneko.
A multzoan, Bengoetxea VI.a eta Arretxe II.a arituko dira nor baino nor finalerdietako txartelaren bila, larunbatean Labriten.
B multzoko partida zirragarriena igandean jokatu dute Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak. Eibarreko Astelena pilotalekuan finalerdietarako txartela izango dute jokoan bi pilotari hauek. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaialdia, eta zuzenean jarraitu ahal izango da eitb.com-en eta ETB-1en.
1. MULTZOA:
Pilotariak Jok. Irab.
1 OLAIZOLA II 2 2
2 ARRETXE II 2 1
3 BENGOETXEA VI 2 1
4 XALA 2 0
2. MULTZOA:
Pilotariak Jok. Irab.
1 BERASALUZE VIII 2 2
2 MTZ. de IRUJO 2 1
3 BARRIOLA 2 1
4 RETEGI BI 2 0