Final-laurdenak
Bengoetxeak Xala hartu du mendean, Leitzan
Erredakzioa
Nafarrak aurrelari lapurtarra azpiratu zuen norgehiagoka interesgarri eta zirraragarri batean. Neurketa azken tantoetan erabaki zen (22-20). Xalaren hanka-sartzeak aprobetxatu zituen Bengoetxeak.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oinatz Bengoetxeak Xala 22-20 hartu zuen mendean, ostiralean, Leitzan. Horrela, Lau T'erdiko Txapelketaren final-laurdenetako ligaxkaren bigarren jardunaldian aurreneko puntua lortu zuen aurrelari nafarrak, eta bizirik jarraitzen du.
Partida zirraragarria eta interesgarria izan zen, eta azken unera arte ez zen erabaki. Aurrelari lapurtarraren hanka-sartzeak ederki aprobetxatu zituen Bengoetxeak.
Horrela, Xala sailkapena lortzeko aukerarik gabe geratu da; izan ere, bi jardunalditan ez du punturik bildu.