Itxi

Labriten

Berasaluzek Irujo gainditu du partida zirraragarri batean (22-21)

Erredakzioa

Pablitok eta Iberokoak neurketa ederra jokatu dute Iruñean. Berasaluzek bigarren puntua eskuratu du, eta Irujo bakarrarekin geratu da.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Berasaluzek final-laurdenetako ligaxkaren bigarren puntua eskuratu du, Labriten jokatutako partida ederrean Juan Martinez de Irujo gaindituta (22-21).

Iberokoa 1-10 aurreratu da, eta garaipen erosoa lortuko zuela ematen zuen, baina Berrizekoa suspertu da eta neurketa berdintzea lortu du (14-14).

Une horretan hasi da garaipena erdiesteko benetako lehia. Pablito 18-14 aurreratu da Irujok egindako hainbat akats baliatuta, baina nafarra ez zegoen amore emateko prest eta azken tantora 21-21 heldu dira. Bikaina izan da azken tantoa eta garaipena, azkenean, Berasaluze VIII.enarentzat.

Juan Martinez de Irujo puntu bakarrarekin geratu da 2. multzoko sailkapen nagusian; Pablitok, ordea, bigarrena lortu du.


Albisteak (1)

Bideoak (1)