Itxi

22-14

Barriolak Retegi Bi gainditu eta sailkatzeko aukerekin jarraitzen du

Erredakzioa

Leitzako pilotariak 22-14ko emaitzarekin irabazi dio Julen Retegiri, eta emaitza honen ondorioz retegi Bi txapelketatik at geratu da. Berasaluze finalerdietara sailkatuta dago emaitza honi esker.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Abel Barriolak 22-14 irabazi dio Retegi Biri Bilboko Bizkaia pilotalekuan, eta emaitza honen ondorioz, Berasaluze VIII.a finalerdietarako sailkatuta dago. Retegi Bi, aldiz, Lau t’erdiko txapelketatik at geratu da. Barriolak Irujoren aurka jokatuko du datorren astean, eta irabazlea sailkatuko da finalerdietara.

Partida parekatuta joan da hasieran, baina 11-11koaren ondoren aldatu da guztia. Hasieran berdinketa ugari egon dira markagailuan, eta bi pilotarietako batek ere ez du alderik lortu ahal izan.

Hamaikanakoaren ondoren, Barriola izan da jaun eta jabe kantxan. Tantoak jarraian egiten hasi da Barriola, eta zazpi tantoko aldea lortu du (18-11). Jarraian Retegi Bik aldeak murriztu ditu (18-14), baina Barriola ez da parkatzekotan egon, eta garaipena eskuratu du (22-14).

Markagailua tantoz tanto: 1-0, 1-1, 1-2, 2-2, 3-2, 4-2, 4-3, 4-4, 4-5, 5-5, 6-5, 6-6, 7-6, 7-7, 7-8, 7-9, 7-10, 8-10, 9-10, 10-10, 10-11, 11-11, 12-11, 13-11, 14-11, 15-11, 16-11, 17-11, 18-11, 18-12, 18-13, 18-14, 19-14, 19-15, 20-15, 21-15 eta 22-15.


Albisteak (2)

Bideoak (1)