Itxi

Igandean, 17:00etan

Irujo-Barriola, finalerdietarako txartela jokoan eitb.com-en

Erredakzioa

Iberoko aurrelaria eta Leitzako atzelaria nor baino nor gehiago arituko dira igandean Eibarko Astelena pilotalekuan. Partida ETB1-en eta eitb.com-en jarraitu ahal izango da, 17:00etatik aurrera

Your browser doesn’t support HTML5 video

Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkaren azken jardunaldia jokatuko da asteburu honetan. Pablo Berasaluze eta Aimar Olaizola finalerdietarako sailkatuta daude. Retegi Bi eta Xala, aldiz, aurrera jarraitzeko aukera gabe geratu dira.

Berasaluze VIII.ak jokatu dituen bi partidak irabazi ditu (Irujoren eta Barriolaren aurka), eta finalerdietarako txartela ziurtatuta dauka. Ostiralean kanporaturik dagoen Retegi Bi izango du aurkari. eitb.com-ek eta ETB-1ek zuzenean eskainiko dute partida hau (22:00etan).

Multzo honetako partida zirragarriena igandean jokatu dute Juan Martinez de Irujok eta Abel Barriolak. Eibarreko Astelena pilotalekuan finalerdietarako txartela izango dute jokoan bi pilotari hauek. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da jaialdia, eta zuzenean jarraitu ahalko duzue eitb.com-en eta ETB-1en bitartez.

A multzoan Aimar Olaizola da finalerdietarako txartela lortu duen pilotari bakarra. Xala izango du aurkari Aimarrek astelehenean Tolosako Beotibarren. Xalak ez du aurrera egiteko aukerarik. Bengoetxea VI.a eta Arretxe II.a ariko dira nor baino nor finalerdietako txartelaren bila. Oinatz Bengoetxeak eta Iker Arretxek larunbatean (18:00etan) jokatuko dute partida Labrit pilotalekuan.


Albisteak (3)

Bideoak (1)