Itxi

Final-laurdenetako ligaxka

Pablo Berasaluzek hirugarren garaipena lortu du Julen Retegiren aurka

Erredakzioa

Bizkaiko pilotariak 22-13 irabazi du Beasaingo pilotalekuan Retegi Biren aurka. Berasaluze VIII.a porrota ezagutu gabe sailkatu da finalerdietara.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Berasaluze bizkaitarrak Lau t’erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako hiru norgehiagokak irabazi ditu, eta finalerdietarako txartela lortu du. Berrizeko aurrelariak garaipen nahiko erosoa lortu du Julen Retegi 22-13gaindituta Beasaingo pilotalekuan, ligaxkako azkenengo jardunaldian. Neurketa oso parekatua hasi da, baina Berasaluze VIII.ak markagailua ederki apurtu du, eta partida aise irabazi du.

Albisteak (2)

Bideoak (1)