Itxi

Larunbatean eta igandean

Berasaluze-Bengoetxea Labriten, eta Irujo-Olaizola II.a Bizkaian

Erredakzioa

Lau t'erdiko finalerdiak datorren asteburuan jokatuko dira. Pablo Berasaluzeren eta Oinatz Bengoetxearen arteko partida Iruñean jokatuko da, eta Aimar Olaizola-Juan Martinez de Irujo partida, Bilbon.

Irujo-Olaizola II partida jokatuko da Bizkaia frontoian. Argazkia: EFE

Lau t’erdiko txapelketako finalerdiek badituzte datak eta ordutegiak; larunbatean Iruñeako Labrit pilotalekuan jokatuko da lehen finalerdia (17:30etan), eta igandean Bilboko Bizkaia pilotalekuan jokatuko da bigarren finalerdia (17:00etan).

Pablo Berasaluze eta Oinatz Bengoetxea ariko dira finalerako txartelaren bila larunbatean Labrit pilotalekuan. Igandean, ordea, Juan Martinez de Irujo eta Aimar Olaizola ariko dira finalerako txartelaren bila Bilboko Bizkaia frontoian.

Aimar Olaizolaren eta Juan Martinez de Irujoren arteko partida, zuzenean eskainiko dute ETB-1ek eta eitb.com-ek igandean, 17:00etan.



Albisteak (4)