Finalerdiak
Bengoetxea eta Berasaluze, konforme materialarekin
Erredakzioa
Bi pilotariek materiala aukeratu dute Labrit pilotalekuan, eta larunbaterako prest daudela esan dute. Neurketa berezia izango da bientzat, finala jokatzeko aukera lehen aldiz baitute.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Oinatz Bengoetxeak eta Pablo Berasaluzek txapela aupatu nahiko lukete, baina horretarako finalerdia gainditu beharko dute lehenago. Bi pilotariek material aukeraketa egin dute goizean, Iruñeko Labrit pilotalekuan.
Bi pilotariak konforme agertu dira pilotekin eta larunbaterako prest daudela gaineratu dute. Neurketa berezia izango da bientzat, Lau T'erdiko Txapelketako final bat jokatzeko aukera lehen aldiz baitute.
Pablo Berasaluzeren ahotan, faboritoa bere arerioa da, Oinatz Bengoetxea, alegia.
Aurkaria "txapelketetako finaletan egon da. Buruz buru asko jokatzen du. Partida mota hauetan nik baino eskarmentu handiago du eta lasaiago kantxaratuko da", ziurtatu du bizkaitarrak.
Pilota "politak" eta "jokatzekoak"
105,9 y 105,7 gramoko bi pilota aukeratu ditu Berasaluzek: "Oso politak dira txapelketarentzat. Pilotekin konforme geratu naiz. Oinatzenak azpitik gehiago ibiltzen dira, baina jokatzeko politak dira eta ez dago kexarik".
Bestalde, Bengoetxeak 105,9 eta 106,3 gramoko bi pilota aukeratu ditu. Pilotari nafarraren hitzetan, pilota "zuzenak" dira, baina "jokatzekoak ere".
Bengoetxeak ez du bere burua faboritotzat jotzen: "Nik ez du horrela ikusten, baina ez zait axola. Faborito izateak ez ditu neurketak irabazten. Pablo ni bezain faboritoa da. Txapelketako norgehiagokarik ez du galdu eta oso maila onean dago".