Itxi

Irujo gaixorik dago

Irujoren eta Olaizola II.aren arteko finalerdia, bertan behera

Erredakzioa

Aspek jakinarazi duenez, Juan Martinez de Irujo gaixorik dago, eta igande honetan Bizkaia frontoian jokatu beharreko partida beste data baten jokatu beharko da.

Juan Martinez de Irujo. Argazkia: EITB

Aspek jakinarazi duenez, Juan Martinez de Irujok eta Aimar Olaizolak igande honetan Bizkaia frontoian jokatu beharrekofinalerdia, bertan behera geratu da. Irujo gaixorik dago, eta partida beste egun baten jokatuko da.

Oraindik ez dute Irujoren eta Olaizola II.aren arteko partida jokatzeko data berria ezarri. Data berria ezartzeko, honako arauk bete behar dira:

a) Data berria, txapelketako hurrengo faseko lehen partida baino lehenago jokatu beharko da.

b) Data berriak ezin du txapelketako beste fase batzuetako data aldataketa eragin.

c) Data berriak errekuperazio epea eskaini behar die bi pilotariei, baina txapelketaren hurrengo faseko edo jardunaldiko lehen partida baino lehena jokatu beharko da.

Albisteak (3)