Itxi

Bilbon

Olaizola II.a-Irujo finalerdia igande honetan jokatuko da

Erredakzioa

Bilboko Bizkaia frontoian neurtuko dituzte indarrak Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok, 17:00etatik aurrera. Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.

Aimar Olaizolaren artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Igandean, azaroaren 25ean, da Aspe eta Asegarce enpresek zehaztutako data Aimar Olaizolak eta Juan Martinez de Irujok jokatu beharreko Lau t'erdikoaren finalerdietarako (Bilboko Bizkaia pilotalekuan, 17:00etan). Partida zuzenean eskainiko dute eitb.com-ek eta ETB-1ek.

Igandean jokatzekoa zen, baina Iberokoa gaixorik, gripeak jota, jarri zen eta neurketa atzeratu behar izan zuten. Irujo sendatu da, eta asteartean bertan entrenatzeko asmoa dauka.

Oinatz Bengoetxea aurkariaren zain dago dagoeneko. Leitzakoak Pablo Berasaluze gainditu zuen larunbatean partida eder batean (22-16).



Albisteak (3)