Itxi

Labrit

Berasaluze podiumera igo da

Erredakzioa

Pilotari bizkaitarrak Juan Martinez de Irujo gainditu du (22-19), eta Lau t'erdiko txapelketako hirugarren postua eskuratu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Berasaluzek Lau t'erdiko txapelketako hirugarren postua lortu du, Labriten, Juan Martinez de Irujo mendean hartuta (22-19).

Partida ona eta lehiatua izan da, eta zaleek asko disfrutatu dute. Podiumera igotzearen ondorioz, Berasaluzek aurtengo txapeldunaren "bidea" saihestuko du hurrengo urtean.

Final handia hurrengo igandean, abenduaren 9an, jokatuko dute Ogetan Aimar Olaizola eta Oinatz Bengoetxeak (zuzenean eitb.com-en eta ETB-1en).

Albisteak (2)

Bideoak (1)