Itxi

ESKU-PILOTA

Baiko Pilotak bi urtez luzatu du Martxel Iztuetarekin duen kontratua, 2029ra arte

EITB

Leer en Castellano

Atzelari tolosarrak Baikorekin duen lotura zabaldu du profesionaletan hiru urte eman ondoren, eta ilusioz ekingo dio bere ibilbidearen etapa berri bati.

Martxen Iztueta. Irudia: Baiko pilota

Baiko Pilotak eta Martxel Iztuetak akordioa lortu dute euren arteko harremana 2029ra arte luzatzeko. Tolosako pilotariak hiru urte egin ditu arlo profesionalean, eta bi denboraldiz luzatu du enpresarekin duen kontratua. "Oso eskertuta nago nigan jarri duten konfiantzagatik, eta hobetzen jarraituko dut", adierazi zuen atzelariak, pozik, jarraituko duelako.

Iztuetak igande honetan ekingo dio etapa berriari, Bilbon jokatuko den 4 1/2 Eusko Labeleko finalaren atariko partidan. Hitzordu horretan Lasorekin batera ibiliko da, Elordik eta Rezustak osatutako bikotearen aurka.