Berritzea
Zazpi pilotariren kontratuak berritu ditu Aspek
EITB
Elordik, Bikuñak, Egiguren V.ak, Erostarbek, Aldabek, Gabirondok eta Salaberriak kontratua luzatu dute Eibarko enpresarekin.
Siete pelotaris renuevan contrato con Aspe Foto: aspepelota
Foku guztiak Binakako Txapelketaren hasieran zeudenean, zazpi pilotarik kontratua berritu dute Aspe enpresarekin.
Aldabek, Egiguren V.ak eta Erostarbek 2027ko abenduaren 31ra arte luzatu dute Asperekin zuten kontratua. Elordik, Bikuñak, Gabirondok eta Salaberriak, berriz, 2028ko azaroaren 30era arte.