San Mateoko Txapelketa
Barriola eta Idoate, finalean
Erredakzioa
Barriolak eta Idoatek aise gainditu zuten Irujo eta Cecilio bikotea (22-9).
Abel Barriola eta Mikel Idoate sanmateoetako finalean dira jada. Ostegun gauean jokatutako partidan, Juan Martinez de Irujo eta Cecilio gainditu zituzten, 22-9.
Finalean aurrez aurre izango duten bikotea gaur jakingo da. Titin-Beroiz eta Bengoetxea VI-David Merino partidako irabazlea sailkatuko da finalerako.
Norgehiagoka hori, eta igandean jokatuko den finala, ETB1en eta eitb.com-en izango da ikusgai, zuzen-zuzenean.