Itxi

Munduko Pala Txapelketa

Pablo Fustok Munduko Pala Txapelketa irabazi du, laugarrenez

Erredakzioa

Xabier Ibargaraik ezin izan du ezer egin argentinarraren kontra. Hiru setak nagusitasunez irabazi dizkio Fustok Nafarroako gazteari. Ibargarai, txapeldunorde ibilbide handi baten ostean.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Pablo Fustok irabazi du bere laugarren Munduko Pala Txapelketa, Xabier Ibargarai ustekabearen kontra. Argentinarra aurkaria baino nagusiagoa izan da, baina Nafarroako txapeldunordeak lehiaketa handia egin du.

Neurketan zehar, Nafarroako pilotariak ez ditu inoiz 5 puntu baino gehiago egin. Pablo Fustok irabazi ditu hiru setak, eroso: 10-5, 10-3, 10-4. Berdinketa bakarra lehenengo setean eman da, bi pilotariek 3na puntu lortuta zituztenean. Azkar igo da argentinarraren aldeko diferentzia, eta berriz erakutsi du aurkariak baino hobea dela. Hala ere, Ibargaraik ez dio errazegi jarri.

Ibargaraik azkarregi bukatu nahi izan ditu tantoak hasieran, eta ezin izan du txapeldunaren kalitatearen kontra. Minutuak pasa ahala, ez du hobera egin. Fustok, ordea, gero eta hobeto jokatu du, 10 puntuetara laster iritsiz. Norgehiagoka ez da bereziki laburra izan, baina ez du askorik iraun. Argentinakoak garesti saldu ditu tantoak, ia ez baitio aurkariari eraso egiteko tarterik utzi. Ibargaraik, saiatu arren, pilotari handi bat izan du aurrean.

Azkenean, Fustok bere laugarren mundiala irabazi du, hirugarrena jarraian. Xabier Ibargaraik, bere aldetik, txapelketako ezustekoa dela baieztatu du.

MUNDUKO PALA TXAPELKETAKO PALMARESA

2007: Imanol Ibañez - Vladimir Lujan 35-29

2008: Esteban Gaubeka - Pablo Fusto 35-27

2009: Pablo Fusto - Esteban Gaubeka 35-20

2010: Esteban Gaubeka - Luis Ziskar 35-18

2011: Ez zen egon

2012: Pablo Fusto - Vladimir Lujan 3-0

2013: Pablo Fusto - Esteban Gaubeka 3-0

2014: Pablo Fusto - Xabier Ibargarai 3-0

Bideoak (1)