Bi aldeak, pozik
Irujok 2019. urtera arte berritu du kontratua ASPErekin
Kontratu berri hau bukatzen duenean profesionaletan 16 urte elkarrekin beteko dituzte enpresa eibartarrak eta Iberoko pilotariak.
Juan Martinez de Irujok 2019. urtera arte berritu du ASPE enpresarekin zuen kontratua. Enpesa eibartarrak eta Irujok hamasei urte beteko dituzte elkarrekin profesional mailan kontratu berri honen bukatze datan. ASPE enpresan marka ezarriko du Juan Martinez de Irujok.
"Enpresak nigan jarri duen konfiantza eskertzekoa da. Dena ondo badoa, ohore bat izango da ASPErekin profesional mailan 16 urte betetzea", adierazi du Irujok kontratu berritzea sinatu ondoren.