Itxi

22-19

Olaizolak eta Barriolak irabazi dute Bilboko Aste Nagusiaren Torneoa

Erredakzioa

Txapeldunak final oso gogor batean gailendu zaizkio Juan Martinez de Irujok eta Ibai Zabalak osatutako bikoteari.

Aimar Olaizola, artxiboko argazki batean. Argazkia: EiTB.

Aimar Olaizolak eta Abel Barriolak Bilboko Aste Nagusiaren Torneoa irabazi dute, eskuz binakakoa, Juan Martinez de Irujo eta Ibai Zabalari 22-19 gailendu ostean. Larunbat honetan jokatu dute finala, Bilboko Bizkaia frontoian.

Olaizolak eta Barriolak partida oso gogor batean eskuratu dituzte txapelak. 813 pilotakada jokatu dituzte eta jokoak 80 minutuko iraupena izan du. Hasieran, 4-0 kokatu dira irabazleak, baina Irujok eta Zabalak buelta eman diote markagailuari eta 5-4 jarri dira aurretik. Hori izan da partidan zehar izan duten abantaila bakarra.

Goizuetako txapeldunaren erremateei eta Barriolaren sendotasunari esker, gorriek berriro hartu dute aldea, eta sei tantoko tartea ere izan dute (20-14). Irujok, dena den, ez du amore eman, eta amaiera arte borrokatu du, garaipenaren bila.