Lesioa
Contadorrek denboraldia bukatutzat eman du, lesioa dela-eta
ERREDAKZIOA
Txirrindulariak ezin izango du Pekineko Tourra jokatu, Italiako klasikoan jasan zuen erorketaren ondorioz.
Alberto Contador txirrindulariak 2014 denboraldia bukatutzat eman du, aurreko igandean Lombardia klasiko italiarrean erori egin zelako eta eskumako belaunean lesionatu delako.
Aurreko Frantziako Tourrean lesionatu zuen belaun bera hautsi du oraingoan ere Contadorrek. 'Urtea horrela bukatzea ez zait gustatzen, egitarau bat neukalako pentsatuta, eta eten behar izan dut berriz ere', adierazi du Tinkof-Saxo-ko txirrindulariak.
Beraz, madrildarrak ezin izango du Pekineko Tourra jokatu.