Akodioak
Aspek kontratua luzatu die zazpi pilotariri
Erredakzioa
Merino anaiek, Zabaletak, Xalak, Aritz Lasak, Apezetxeak eta Larrinagak enpresarekin zuten kontratuak berritu dituzte.
Aspek 23 pilotari ditu une honetan eta zazpiri kontratua luzatu die. Merino anaiek, Zabaletak, Xalak, Aritz Lasak, Apezetxeak eta Larrinagak enpresarekin zuten kontratuak berritu dituzte.
Miguel eta David Merinok 2018ko abuztuaren 31ra arte sinatu dute. Zabaletak 2017. urtearen amaiera arte jarraituko du Aspen, eta Lasak urtebeteko hitzarmena lortu du. Apezetxea eta Larrinaga pilotariei bederatzi hilabetez luzatu diete kontratua, 2015eko urrira arte.