Ekainaren 14ean
Buruz buruko finala Bizkaia Frontoian jokatuko da
Agentziak | Erredakzioa
Sarreren salmentak ekainaren 3an izango du hasiera.
Olaizola II. aren eta Bengoetxea VI. aren arteko neurketa Bilboko Bizkaia Frontoian jokatuko da ekainaren 14ean.
Bi nafarrak buruz buruko txapelketako indartsuenak izan direla gogoz erakutsi dute, Goizuetakoak Irujo mende hartuz (22-15) eta Leitzarrak Urrutikoetxeari irabaziz (22-7).