Ezustekoa
Urrutikoetxea bajan, pilotakada baten ondorioz
ERREDAKZIOA
Gurutzetako Ospitalera eraman zuten bart galdakoztarra, eta aurpegian lau puntu eman behar izan zizkioten.
Buruz buruko txapeldunak, Mikel Urrutikoetxeak, pilotakada handia jaso zuen bart Zornotzan jokatzen ari zen binakako partidan. Albisuren eraso baten ondorioz gertatu zen ezustekoa, hain zuzen ere, 16-17 zihoazenean.
Gurutzetako Ospitalera eraman zuten galdakoztarra, eta lau puntu eman behar izan zizkioten zauria ixteko. Printzipioz, bost egun inguru eman beharko ditu bajan.
ditu bajan.