Ustezko lesioa
Xala eta ASPE, liskarrean
Erredakzioa
Pilotariak lesiorik ez duela esaten duen bitartean, Eibarreko enpresak Xalak bi lesio dituela adierazi du.
Yves Xalaberri 'Xala' eta ASPE liskarrean dabiltza pilotariaren ustezko lesio bat dela eta. ASPEk ez dio kontratua berritu Xalari eta Iparraldekoak igandean jokatu zuen bere azken partida Eibarreko enpresarekin.
ASPErekin bere azken partida jokatu ostean, Xalak lesiorik ez duela adierazi zuen. Eibarreko empresa, ordea, ez dago ados pilotariak esandakoarekin eta Xalaren adierazpenei erantzuna eman dio ohar baten bitartez.
"Xalak igandean egindako adierazpenen gainean, ASPEk honakoa argitu nahi du: Gure zerbitzu medikuek Xalari egindako radiodiagnostikoek argi uzten dute pilotariak hernia diskala eta protusio diskala pairatzen dituela", argitu du ASPEk.