564 puntu
Yves Sallaverry "Xala"rentzat 2010eko Euskadi Irratia Saria
Erredakzioa
Epaimahaikideek finaleko nabarmenena ikusi zuten Lekuinekoa, Zubieta (59), Laskurain (32) eta Gonzalez(31)en aurretik.
Xala Gasteizen jokaturiko finaleko pelotaririk onena izan zen EUSKADI IRRATIA SARIKO epai-mahaiaren ustez (98). Kazetari batek ez beste guztiek finaleko nabarmenena ikusi zuten Lekuinekoa, Zubieta (59), Laskurain (32) eta Gonzalez(31)en aurretik.
Lehen, XALA lider zegoenez, alde handiagoarekin jabetu da aurtengo Euskadi Irratiko "Aginte Makila"z (564puntu). Bigarren postua Laskurainentzat izan da (451) eta Juan Martinez de Irujo (iazko irabazlea) hirugarren tokian izan da (436).
SARI BANATZEA:
Apirilaren 14ean, asteazkena Erriberri-ko Bodegas "Marco Real S.A."n, eguerdiko 12:00tan egingo den ekitaldian Yves Sallaverry "Xala" EUSKADI IRRATIA SARIKO "Aginte makila" jasoko du eta upategiak bere pisutan emango dion ardo botila kopurua.
Ekitaldira irabazlearekin batera , Asegarce, Aspe, LEP eta EITBko ordezkaritza joango dira.
Bodegas Marco Real S.A. Erriberrin , Iruñatik-Zaragozarako errepideko 38. kilometroan dago.
EUSKADI IRRATIA SARIAREN HISTORIALA
1999 Mikel Goñi
2000 Augusto Ibañez, Titin.
2001 Ruben Beloki
2002 Asier Olaizola
2003 Ruben Beloki
2004 Augusto Ibañez, Titin
2005 Ruben Beloki
2006 Juan Martinez de Irujo
2007 Ives Sallaverry, Xala
2008 Aimar Olaizola
2009 Juan Martinez de Irujo
2010 Yves Sallaverry, "Xala"