Azaroan zabalduko da
Pilota: Mexikoko pilotalekua irekitzeko zorian
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
1996tik itxita egon da Mexikoko frontoia eta hurrengo astelehenean hasiko dira berriztatze lanak.
Ameriketatik albiste onak datoz aspaldian pilotarentzat. Miami, Habana eta Mexikokoa izan dira historikoki kontinente berriko hiru pilotaleku nagusiak. Miamikoa ixteko zorian izan da baina irekita jarraitzen du. Mexikokoa orain 14 urte itxi zuten baina gaur jakin ahal izan denez datorren astelehenean hasiko dira pilotalekuaren berritze obrak eta nagusiek Azaroren 20an irekiera ekitaldia egitea espero dute.