Lesioa
Irujo, falangea hautsita, Buruz Burukorako zalantza da
eitb.eus
Aurrelariak, Binakako finalean lesionatuta, haustura dauka falangean, eta bi eta hiru aste artean egongo da bajan.
Juan Martinez de Irujo "hautsita dauka eskuin eskuko erdiko atzamarraren falange distala", Aspeko mediku Jose Maria Urrutiak zabaldu duez. Iberokoari ferula baten bidez inmobilizatu diote atzamarra.
Pilotari nafarra bi eta hiru aste artean egongo da jokatu gabe. Beraz, ez dago ziur Buruz Buruko Txapelketan parte hartu ahal izango duen. Hiru aste barru hasi beharko lukete txapelketa.
Iberokoa Binakako Txapelketaren finalean lesionatu zen, Olaizola II.a eta Urrutikoetxearen kontra, eta partida utzi behar izan zuen.
ehar izan zuen.