Dena ondo atera da
Pilota: Aimar Olaizolarentzat hasi da osatze bide gogorra
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Gaur operatu du Mikel Sanchez medikuak Gasteizen eta ostegunean utziko du erietxea goizuetarrak.
Mikel Sanchez medikuak gaur operatu du Aimar Olaizola Gasteizko La Esperanza erietxean. Goizuetarra arratsaldeko 13:00etan jaitsi dute kirofanora eta arratsaldeko 18:00etan esnatu da anestesia epiduraletik. Mikel Sanchez medikuak esan duenez eskuin belauneko ligamendu kurutzatuaren hebakuntza uste baino hobeto atera da.
Olaizolak ostegunean utziko du erietxea eta hortik aurrera berragertu bitartea osatze bide luze eta neketsua izango du.