Finala Tolosan
Buruz Burukoa (promozioa): Beroiz eta Lasa, larunbaterako prest
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Adituen esanetan larunbateko finalak ez du batere pronostiko argirik.
Mikel Beroizek eta Aritz Lasak inolako arazorik gabe aukeratu dituzte larunbateko finalerako pilotak. Biak gustora eta biak itxaropentsu.
Mikel Beroiz da egungo txapelduna eta tituloa berritu nahi du behingoz txapelketa nagusiko ateak irekitzeko. Aritz Lasak bide luzca egin behar izan du onenen artera hurbiltzeko eta larunbateko aukera ez du alferrik galdu nahi.
Adituen esanetan finalak ez du batere pronostiko argirik.