22-9
Pilota: Abel Barriola, oso erraz Julen Retegiren aurka
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
22-9 irabazi dio Retegi BIri San Fermin txapelketako Lau t'erdiko partida.
Abel Barriolak 22 eta 9 irabazi du Julen Retegiren aurka gaur Eibarko Astelena pilotalekuan jokatu duten Lau t''erdiko San Fermin txapelketako partida.
Neurketak ez du kolorerik izan. Hasi eta amaitu Barriolak nahi duen guztia egin du ezinean aritu den Retegi gaztearen aurka.
Barriolak hurrengo partida Irujoren aurka jokatuko du. Horko irabazlea izango da Aspe enpresaren ordezkaria San Fermin eguneko finalean. Asegarceren multzoan Asier Olaizola eta Patxi Ruiz larunbatean Ceniceron neurtuko dira.