Ez du berrituko
Asier Berasaluzek astearte honetan du Asperekin azken partida
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Pilotarentzat ere ez dira garairik onenak. Gerrikoa estutu behar eta pilotariak langabezira. Asier Berasaluzek bihar jokatuko du Mungian bere azken partida Aspe enpresarekin.
Berasaluze IX.ak bost urte egin ditu Asperekin profesionaletan. Bere sake bortzi eta joku biziarekin lorpen garrantzitsuak ere izan ditu. 2006an bigarren mailako buruz-burukoa irabazi zuen eta 2009an bigarren mailako binakakoa Urberuagarekin batera.