San Fermin
Oinatz Bengoetxea eta Patxi Ruiz nagusi Labriten (22-20)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Partida borrokatua eta ikusgarria izan zen. Atzelarien artean dema gogorra eta bi aurrelariak artista tantua amaitzerakoan.
Oinatz Bengoetxeak eta Patxi Ruizek 22 eta 20 irabazi dute Pablo Berasaluze eta Aritz Beginoren aurka Labriten jokatutako San Fermin torneoko partida. Emaitza honekin Bengoetxea VI-Ruiz Gonzalez-Zubieta neurketak erabakiko du finalerako txartela.
Partida borrokatua eta ikusgarria izan zen. Atzelarien artean dema gogorra eta bi aurrelariak artista tantua amaitzerakoan.
Larunbatean Irujo eta Beroiz Saralegi eta Apraizen aurka neurtuko dira.