Buruz buru
Erremontea: 11 pelotari larunbatean hasiko den Kursaal txapelketan
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Miel Mari Urrutia zuzenean finalerdietarako sailkatuta dago.
Buruz buruko txapelketa datorren larunbatean, San Inazio egunean hasiko da Galarretan. 11 pelotarik parte hartuko dute. Miel Mari Urrutia zuzenean finalerdietarako sailkatuta dago. Beste 10 pelotariek 5 kanporaketa izango dituzte, kanporaketa hoiek honela gelditu dira:
Urriza-Uterga
Ezkurra-Etxabe II
Zeberio II-San Miguel
Juarista-Olazar
Matxin IV-Lizaso
Bost irabazleak eta Urrutia finalerdietan elkartuko dira. Sei pelotariak bi multzotan banatuko dira. Multzo bakoitzeko irabazleak finala jokatuko du.