Zesta: Egiguren eta Goikoetxeak jokatuko dute finala (30-11)
Txetxu Urbieta
Erredakzioa
Egigurenek Imanol Lopez, txapelketa irabazteko faboritoa, kanporatu du finalerdian
Mikel Egigurenek 30 eta 11 irabazi du Imanol Lopezen aurka Carmelo Baldan jokatu den munduko zesta txapelketako bigarren finalerdia. Egigurenek finala datorren igandean Gasteizko Olaben Goikoetxearen aurka jokatuko du.
Egigurenek txapelketako ezustekorik handiena eman du. Lopez zen faborito baina donostiarrak material biziari etekina atereaz garaipen erosoa lortu du.